es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Haur eta lehen hezkuntza

Munstro arrosa

Alfonbra gainean biribilean eseri ostean, irakasleak ipuina irakurriko du eta galderak egingo ditu, denen artean irakurritakoa ulertu duten edo ez ikusteko; besarkaden dinamika batekin jarraituz.

Ondoren, ikasle guztien artean izen bat aukeratzeko eskatuko diegu. Arrosa izan behar duenez, nesken izenak soilik aipatzen badira, irakasleak azaldu dezake pertsona guztiek erabil ditzaketela kolore guztiak, eta arrosa kolorea daramaten gizonezkoen eta emakumezkoen argazkiak erakuts ditzake.

Bukatzeko, talde bakoitza jarduera batzuk egin ditzake matematikako, plastikako eta eraikuntzako txokoetan era dinamiko batean, landutakoarekin amaitzeko.

  • Matematika-txokoa: Segidak. Ipuineko irudi batzuk banatuko ditugu, ikasleek ordenan jar ditzaten.
  • Plastika-txokoa: Haur bakoitzak munstro bat egin dezake. Horretarako, paperezko arrautzak hartuko dituzte, mozteko, eta gero, pinotxo-paperarekin bete ditzakete.
  • Eraikuntza-txokoa: Munstro arrosa ez da etxe zuri-beltzean sartzen, eta taldeak munstroa bizitzeko moduko beste etxe bat egingo du (bai eta koloretako herri bat ere).
Material Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Haur eta lehen hezkuntza
Iturria Berdintasunean hazteko formakuntzan hezkidetza: aniztasunean berdinak
Gaiak Hezkidetza
Gaitasunak Komunikatzen ikastea
Elkarrekin bizitzen ikastea
Matematikarako gaitasuna
Irakasgaiak Gizarte-zientziak
Plastika eta ikus-hezkuntza
Etika
Hezkuntza-maila Haur Hezkuntza
Adina 2-6 urte
Iraupena 50 minutu
Behar den materiala

- Olga de Dios-en Munstro arrosa ipuina
- Kartulinak, arrautzen forma hiru koloreetan, zuria, beltza eta arrosa (eranskina1)
- Mozteko guraizeak edo puntzoiak
- Koloretako pinotxo-papera edo koloretako artilea
- Eraikuntza txokoa
- Estraza papera eta margoak aurkezpena egitekotan

Fitxak Fitxa1 (pdf, 89.4 KB)
Fitxa1_eranskina1 (pdf, 302.7 KB)
Fitxa1_eranskina2 (pdf, 107 KB)
© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons