es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Haur eta lehen hezkuntza

Goazen kirola egitera

Ariketa honetan, futbola adibidetzat hartuz eta Peters-en mapa erabiliz, ikasleak koloretako post-itekin talderik ezagunenak, mundiala irabazi duten selekzioak, jokalaririk famatuenak… markatu ditzakete. Geroago emakumezko futbolaririk ezagutzen dituzten galdetuko zaie eta beste kolore bateko post-itekin berdina egiteko esango zaie. Ziurrenez ez dituzte hainbeste emakume ezagutuko, beraz, bideo batzuk erakutsi ahal zaizkie. Behin hori eginda, gorputz-hezkuntzako petoak aldatzea proposatuko zaie, emakume jokalarien izenak edo argazkiak erabiliz, adibidez.

Material Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Haur eta lehen hezkuntza
Iturria Berdintasunean hazteko formakuntzan hezkidetza: aniztasunean, berdinak
Gaiak Hezkidetza
Garapenerako lankidetza
Gaitasunak Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
Kulturarako eta arterako gaitasuna
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Irakasgaiak Gorputz-hezkuntza
Hezkuntza-maila Lehen Hezkuntza
Adina 8-10 urte
Iraupena 50 minutuko saio 1 edo 2
Behar den materiala

- Bideoa
- Internet
- Petoak
- Papera
- Margoak
- Oihaleko pintura (aukerakoa)

Fitxak Fitxa9 (pdf, 82.7 KB)
© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons