es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Baliabide nabarmenenak

Hezkuntzarako materialak: Atal honetan hezkuntzarako materialak eta proposamen didaktikoak aurkmituko dituzu, hezkuntza formalean eta ez-formalean lantzeko eta adin zein hezkuntza ziklo desberdinetarako. Eskuragarri dituzu material osoak zein hainbat aktibitate eta proposamen, ondoko gaien inguruan:

Gure web orrian edo gure “bilaketa menuan” nabigatuz, proposamenetara zure beharren arabera hel zaitezke:

  • Gaiak
  • Mailak
  • Gaitsaunak
  • Ikasgaiak

Materiala online kontsultatu ahalko duzu edo guri eskatu eta zure esperientzia gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Nola? Materialak Ekintzan-en bidez.

Rsz_cartel-ivanbenitezcartelesexpostandby4

Stand by: Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean

Erakusketa honek, Iván Benítezen argazkien medioz, familia errefuxiatuen eguneroko bizitzaren zertzelada batzuk ekartzen dizkigu. Gerra hasi zenetik, Libanok, 6 milioi biztanle izanik, milioi eta erdi errefuxiatu siriar hartu ditu. Proportzioan, pertsona gehien hartu dituen herrialdea da. Libanoarren eta siriarren arteko tirabirak, ordea, gero eta nabariagoak dira, bai eta eskoletan ere. Horrenbestez, Siriako familia horien egoera gero eta okerragoa da. Familiak beste leku seguru batean behar bezala bizitzeko aukeraren zain dauden bitartean, Errefuxiatuen aldeko Jesuiten Zerbitzua lanean ari da Libanon eta Grezian: aholkularitza juridikoa nahiz laguntza psikologikoa eta soziala ematen dizkie aipatutako familiei, eta zenbait eskola martxan ditu, haurrek ikasten jarraitu eta haurtzaroaren zati bat berreskuratu ahal izateko.

Azala eu

Mugetatik Haratago: lekualdatze behartuen inguruko proposamen pedagogikoa

Leku desberdinetako milaka pertsona behartuak ikusten dira haien etxeetatik alde egitera eta guztia bertan behera uztera. ACNUR-en arabera, behartutako desplazamendua 10,6 milio pertsona erasatu zituen 2016an soilik, arrazoi anitzengatik: haien arraza, erlijio, nazionalitate edo ideia politikoengatik jarraituak izatearen beldurragatik; genero identitatearen edo sexualitateare inguruko kontuengatik; gudatik eta biolentziatik ihes egiteko…

Portada cas

Oletakorta, Ekonomia solidarioko abentura bat

Komikia etakorta nekazaritza-turismoko baserri alternatiboaren sorrera azaltzen du. Honek bidezkoagoa eta berdintasunaren alde jokatzen duen ekonomia lortzeko bide berriak erakusten ditu.

Hezkidetza 1 eu

Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Haur eta lehen hezkuntza

Material honek proposamen grafiko bat du lagungarri gisa, eta lau gai edo lema handitan banatuta dago, gure ikasleekin kontzeptuak eta egoerak lantzeko abiapuntu gisa erabiltzeko.
Hauek dira landutako gaiak:

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons