es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. Batxilergoa 1. Berdintasunaren alde borrokan.

Berdintasunaren

Proiektu honek gazteak prestatzea du funtsezko helburu, gizartearen eraldaketan parte hartzeko gai izan daitezen eta euren ingurunearen zein gizartearen hobekuntzarako ekintzak proposatzeko gaitasuna eduki dezaten, desberdintasunezko egoerei buruzko azterketa egin ostean.

Azken produktua eskubide-berdintasuna aldarrikatzen duen nolabaiteko kale-ekintzarekin bat egitea izango da, betiere, guganako eraginik badauka (esate baterako, SAMEko ekitaldiren bat: Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintzaren Astea); edo, bestela, gure ingurunean zer kale-ekintza garatzen diren eta bertan parte hartzerik dugun arakatzea.

Proposamen didaktikoa

¿Zer da berdintasuna?

Jarduera honetan inkesta bat egingo dugo, ondoren, normaltasunari buruzko gogoeta bat egingo dugu eta amaieran, poema bat irakurriko dugu. Honen helburua desberdintasun pertsonalak, sozialak eta kulturalak aberastasun pertsonalaren iturri gisa direla ulertzea eta besteen ezagutza bultzatzea da, gure arteko antzekotasunak eta desberdintasunak buruz ikasteko. Jarduerak taldearen kohesio handiagoa emango du.

Arrazakeriaren historia

Jarduera honetan nola ikasten den historia aztertuko dugu kritikoki eta gainera, arrazakeriarekin lotuta dauden gizateriaren historiako gertakari garrantzitsuak ezagutuko ditugo. Horretarako, gaiarekin lotuta dagoen informazio garrantzitsua bilatu beharko dugu, eztabaidatzeko eta kritikoan hausnarketa bat egiteko.

Arrazakeria berriak

Arrazakeriaren historiaren jarduerarekin jarraituz, hasiera batean, ikasleok dauden arrazakeria mota desberdinei buruzko hausnarketa egingo dugu eta gero, ateratako konklusioak eztabaidatuko ditugu. Helburua da, arrazakeriaren eboluzioaren bitartez eta arrazakeriaren forma berrien bitartez, diskriminazioa sortzen duten mekanismoak ulertzea, eskubide-berdintasunaren inguruan dauden kontzeptuak desberdintzen.

Eskubide-berdintasunaren aldeko borrokako mugarriak

Jarduera honetan eskubide-berdintasunari buruzko hausnarketa bat egingo dugu, Selma filma begiratu ondoren. Geroago, lehenengo eranskinean Selman existitzen den egoerari buruz irakurriko dugu eta geroago, egoera hori aztertzeko talde ezberdinak osatuko ditugu. Ondoren, taldeek azalduko dute eskubide-berdintasunaren alde egon diren gertakari historikoak. Helburua da, eskubide-berdintasunaren aldeko borrokako pertsonen eta une nabariak ezagutzea eta bilakaera historikoa aztertzea.

Filosofia eta eskubide-berdintasuna

Talde jarduera honen helburua eskubide-berdintasunari buruz hitz eginten duten zenbait teoria filosofiko ezagutzea eta gaur egungo gizartean kontzeptu horien aplikazioari buruzko gogoeta egitea da. Horretarako, taldeok berdintasunri buruzko oinarrizko kontzeptuak eztabaidatu beharko ditugu.

Boluntario egingo gara

Jarduera honen helburua da: boluntario esanahiari buruzko gogoeta egitea brainstorming-aren bitartez. Gainera, borondatezko ekintzari buruzko hausnarketa egingo dugu, interes talde guztiak kontuan hartuta. Geroago, boluntarioen kiniela egingo dugu, iritziak partekatuko ditugu dugu eta eztabaidatuko ditugu. Azkenik, taldeok pentsatzen dugun ezin hobea den boluntarioa marraztuko dugu, bere gorputzaren zatiak dagozkion boluntariotza ezaugarria batekin erlazionatzen.

Amets egiteko eskubidea eta eraldatzeko aukera

Talde ariketa honekin etorkizun probableari eta etorkizu posibleari buruzko gogoeta egingo dugu V baten bitartez. Ezkerraldena etorkizun probable jarriko dugu, eskuinaldean nahi dugu etorikizuna, eta erdian ertorkizun desiragarria errealitatea bihurtuko dituen gauzak. Ondoren, talde bakoitzak ateratako konkluioak partekatuko ditu eta egin dugun V-a Brasilgo gazte batzuk egin zuten V-a komparatuko ditugu. Honen helburua, gustuko ez ditugun egoerak aldatzeko orduan, guk geuk zerbait egin dezakegula ikastea da.

Eskubide-berdintasunaren alde

Jarduera honetan “Rap arrazakeriaren aurka” izenburuko bideo-clip bat ikusteko aukera izango dugu, eta hori, arrazakeriaren kontrako abeslari ospetsu batzuek egindako kanpaina bat da. Geroago, bideo eta gure inguruko eskubide-berdintasunaren aldeko gertatzen diren ekintzei buruzko gogoeta egingo dugu. Jarduera honen helburuak gazteak gizartea sentsibilitzatzeko jardueretan izan beharreko inplikazioa sustatzea eta herritarren partaidetzarako modu berrial abian jartzea dira.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons