es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. Batxilergoa 2. Aniztasun kulturala bizitzea

2 batxilergoa aniztasun kulturala

Proiektuaren bidez, zenbait ikasgaitako curriculumean kontuan hartuko da migrazioen gertakaria, baita haren arrazoiak eta pertsonengan zein gizartean daukan eragina ere. Gertakari hori, hain zuzen ere, eztabaida handiena sorrarazten duten gaietako batean sartuko da bete-betean: kultura bera eta giza jokabidean daukan eragina. Izan ere, argudio nagusietakoa izango da, pertsonak ez onartzeko eta, arrazaren ordez, kultura bera bereizkeriaren azalpen moduan erabiltzeko.

Azken produktua “foro-antzerkia” izango da. Bertan, pertsona anitzen arteko gatazkaren bat azalduko da, baita gatazka horretarako ustezko konponbideak ere. Antzezpenak bideoan grabatu, eta plataforma digitalen batean eseki ahal izango dira.

Proposamen didaktikoa

Zeri esaten diogu kultura?

Jarduera honetan, ikasleok taldeka lan egingo dugu beste kultura kontzepzioak eta kulturaren osagaiak aztertzeko eta gure kulturari buruz gogoeta kritikoa egiteko. Horretarako, gure inguruan ospatzen den jaialdi bat deskribatuko dugu eta ikusiko dugu nola gutako bakoitzak jaialdi bera era desberinetan ospatzen dugun, beste eremu geografikoetan bezala. Geroago, kulturarekin zerikusia duten zenbait zerbitzu definitu beharko ditugu eta, geroago, klasean eztabaidatuko ditugu.

Zibilizazioen arteko talka.

Jarduera honetan, ikasleok kultura gatazka sozialetan daukan zeresanari buruzko zenbait teoria modu kritikoan aztertuko ditugu. Gainera, Samuel P. Huntingtonen “Zibilizazioen arteko talka” liburua aztertuko dugu. Geroago, galdera batzuk egingo ditugu eta erantzunak posibleak eztabaidatuko ditugu. Jarduera honen helburua errealitatearen irakurketa desiratxuratuak ez egiteko gai izatea edo errealitatearen irakurketa desitxuratuak zein diren jakitea da.

Guztiok mugimenduan.

Jarduera honen helburua gizadiaren historiako migrazio-fluxu zein izan diren eta kulturan daukaten eragina jakitea dira. Horretarako, aztertuko ditugu gizateriaren historian zehar eman diren migrazioak eta batzuetan, ikusiko dugu migrazioak atzera eta aurrera izan direla, “Ana bidaia” bezala. Geroago, pentzatuko dugu nola izango litzateke gure eguneroko bizitzan kultura gabe. Ondoren, gure inguruko jaialdi tradizionalei buruzko galdera batzuk erantzungo ditugu eta migrazio inplikazioak ondorioztatuko ditugu. Hori guztia, kultura aldakorra eta heterogeneoa dela ulertzeko, kultura tradizionalaren kontzeptua aztertu modu kritikoan aztertzeko eta ekarpen kultur anitzak balioestatzeko balio izango da.

Nortasun hiltzaileak?

Jarduera honen helburuak kulturaren eta nortasunaren eraketaren arteko lotunea ikertzea, nortasuna zer den jakitea eta, gainera, anitzen gizartearen eraketaren alde onak ikasteko prest egotea izango dira. Horretarako, hasiko gara gure nortasuna laburtzen eta, ondoren, taldeka eztabaidatu ditugu pertsonaren identitatea osatzen duten elementuek zeintzuk diren.

Betaurreko kulturalak.

Jarduera honen bitartez kultura gatazka sozialetan daukan zeresana aztertuko dugu. Horretarako, Desirée Bela-Lobedde Boleche-ren “Ez da batere atsegina emakumea, beltza eta espainarra izatea” testimonioari eta bideo bati buruzko gogoeta egingo dugu. Geroago, talde dinamika bat egingo dugu eta pilota baten bitartez, pertsona bakoitzak pilota daukan momentuan irudimenezko pertsona baten bizitzarekin erlazionatutako dagoen zertxobait esan beharko du, hiru pertsona ezberdinen istorioak sortzeko. Helburuak aniztasuna kudeatzeko sistemak ezagutzea eta bereizkeriaren ondorioak ikasbidea izatea izango dira.

Foro-antzerkia.

Azken jarduera honetan, ikasi dugun guztia modu ezberdinean eta originalean laburtuko dugu. Horretarako, foro-antzerkia erabiliko dugu eta arazo bat komunikatuko dugu. Publikoek parte hartzeko aukera izango dute beren iritzia emateko. Helburuak kultura gatazka sozialetan daukan zeresana aztertzea, adimen anitzak garatzea, aniztasun kudeatzeko sistema eagutzea eta errealitatearen irakurketa desitxuratuak ez egiteko gai izatea izango dira.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons