es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Jarduerak

Munstro arrosa

Alfonbra gainean biribilean eseri ostean, irakasleak ipuina irakurriko du eta galderak egingo ditu, denen artean irakurritakoa ulertu duten edo ez ikusteko; besarkaden dinamika batekin jarraituz.

Emozioen egunerokoa

Mimikaren bidez, ikasleak emozioak antzezten saiatuko dira, eta jarraian galdera batzuk egingo zaizkie: noiz sentitzen zarete horrela? nola lasaitzen zarete? Geroago, koadernotxo bat egin beharko dute elkarrekin, berriz ere emozioak errepresentatuz, baina irudien bidez. Nahi izatekotan, egunero klase amaieran ikasleei nola sentitu diren galdetu ahal zaie, gometxekin edo margoekin eguneroko txiki baten antzekoa sortzeko.

Amona mantalgorri, atzo ze berri?

Ariketa honetan, ikasleak haien amonen haurtzaroa nolakoa zen imaginatu beharko dute eta horren inguruko galderak prestatu beharko dituzte. Galderak jaso ostean, amama gonbidatuak sartuko dira gelan eta umeek galderak egin beharko dizkiete. Ariketarekin amaitzeko, ikasleei saioari buruz galdetuko zaie, zer harritu eta zer gustatu zaien galdetuz.

Ospitalea

Ariketa honetan ikasleekin minari buruz hitz egingo da eta bai fisikoa eta bai sentimentala izan daitekeela azalduko zaie, diskriminazioan eta genero-indarkerian sakonduz eta adibideak jarriz. Gainera mina dugunean laguntza eskatu behar dugula esango zaie, horregatik, kutxa batekin hospitale antzeko bat egingo dute guztien artean. Mina sentitzen duten bakoitzean, egoera paper batean idatziko dute eta kutxan sartu, geroago paper guztiak klasean irakurtzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko: nola ekiditu daitezke egoera hauek, zer egin daiteke berriro ez gertatzeko…

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons