es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Jarduerak

Gorputzak marraztuz

Ariketa honetan, ikasleak lauko taldeetan egongo dira eta taldekide bakoitza orri handi bat jasoko du, pertsona desberdinak margozteko helburuarekin. Lehenengo bakoitzak burua marraztuko du eta gero orria tolestuko du ondorengo pertsona atal hori ikus ez dezan; geroago marrazkia eskumako pertsomnari emango zaio, besoak eta enborra marrazteko eta orria berriz tolestu beharko du; eta berdina egin beharko da hankekin eta oinekin. Amaitzeko, paper guztiak irekiko dituzte eta pertsona desberdinen irudiak ikusiko dituzte; honekin bukatzeko ikasleei galdera batzuk egin ahal zaizkie ere.

Herriko emakume famatuen paseoa

Ekintza honen proposamena biografia labur bat idaztea izango da eta horrekin hasteko, ikasleei Malaren eta Elbira Zipitriaren bizitzak azalduko zaizkie lehenengo. Jarraian bi aukera izango dituzte: biografia hezkuntza eta berdintasunaren inguruan egitea (irakasle bati buruz, adibidez) edo herriko emakume ezagunen inguruan egitea. Bi kasuetan, egindako biografiak eskolako hormetan jartzea proposatuko da.

Zaharrak berri

Ariketa honetan, ikasleak jolasten dauden bitartean IZOZTUTA esan beharko da eta geldi egoteko eskatuko zaie. Jarraian, lekua guztiak batera sokarekin saltoka ibiltzeko erabiliko da eta gero elkarrekin jolastea, jolasteko espazio bera izatea eta aukera berdinak izatea nolakoa izan den hausnartu beharko dute. Ondorengo egunerako abesti berriak ekarri beharko dituzte eta seguruenez “Aita-Ama” abestia aipatuko dutenez, familia eredu asko daudela azalduko zaie ikasleei eta horren inguruan hitz egindo da haiekin. Amaitzeko, elkarrekin abesti berri bat sortzeko proposatuko zaie.

Ospitalea

Ariketa honetan ikasleekin minari buruz hitz egingo da eta bai fisikoa eta bai sentimentala izan daitekeela azalduko zaie, diskriminazioan eta genero-indarkerian sakonduz eta adibideak jarriz. Gainera mina dugunean laguntza eskatu behar dugula esango zaie, horregatik, kutxa batekin hospitale antzeko bat egingo dute guztien artean. Mina sentitzen duten bakoitzean, egoera paper batean idatziko dute eta kutxan sartu, geroago paper guztiak klasean irakurtzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko: nola ekiditu daitezke egoera hauek, zer egin daiteke berriro ez gertatzeko…

Nire familiako edo inguru hurbileko emakumeak

Ariketa hau aurrera eramateko, ikasleei haien ustez garrantzitsua den haien familiako edo inguru hurbileko emakume bat aukeratzeko eskatuko zaie, familiakoei pertsona honi buruz informazioa lortzeko laguntza eskatuz. Bigarren saioan, plastikako irakasleekin batera, aukeratutako emakumeari buruzko komiki, erretratu, marrazki bat… egingo dute, haien aukertaketaren arrazoia ere idatziz. Azkenik, ikasleek egindako lan guztiekin erakusketa bat egin daiteke.

Lan-arloko desberdintasunak

Ariketa honetan ikasleei etorkizunaz eta lanaz hitz egingo dela azalduko zaie eta jarraian erantzun beharko dituzten galdera batzuk egingo zaizkie, mutilak, neskak edo bestelakoak diren adieraziz. Gero haien erantzunen arrazoiak emateko eskatuko zaie ere. Jasotako erantzun guztiak behin arbelan idatzita egonda, taldean eztabaidatu egingo da gaiaren inguruan antzeko galderekin: zer desberdintasun dago mutilek aukeratutako lanen eta neskek aukeratutakoen artean? zergatik uste duzue ematen direla desberdintasun horiek?…

Marrazki bizidunak ikusten

Ariketa honetan ikasleei gehien gustatzen zaizkien marrazki, telesail eta youtuberrei buruz galdetuko zaie, eta gehien aipatzen direnak arbelan apuntatuko dira. Jarraian, talde txikietan banandu beharko dira eta fitxa bat bete beharko dute. Hau behin eginda, amankomunean jarriko dute guztia eta horren inguruan eztabaida bat sortuko da.

Abestien esanahia

Ariketa honetarako, ikasleak taldeetan abesti bat eraman beharko dute klasera bere letrarekin. Gero ariketaren egunean, guztiak entzungo dira eta elkarrekin analizatuko dira: Zer esan nahi du letrak? Letraren ze zati aldatuko zenukete?… Amaitzeko, Maialen Lujanbio-ren inguruan hitzegin egingo da eta berak genero indarkeria salatzeko egindako abestia entzungo da. Ondoren, ikasleek, abesti bat sortu dezakete edo existitzen den bat aldatu, berdintasuna aldarrikatzeko.

Txokolatearen misterioa

Ariketa honetan ikasleak “Hozkailuko txokolatearen misterioa” ipuinarekin ibiliko dira, baina irakurri baino leehn, janariaren inguruko galdera batzuk egingo zaizkie. Irakurri eta gero, klasean komentatu beharko dute eta jarraian, haien familientzako menu osasungarri bat diseinatu. Azkenik, janariaren prestaketaren inguruan hitz egingo da, historikoki emakumeak izan baitira horren arduradun.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons