es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Jarduerak

Gorputzak marraztuz

Ariketa honetan, ikasleak lauko taldeetan egongo dira eta taldekide bakoitza orri handi bat jasoko du, pertsona desberdinak margozteko helburuarekin. Lehenengo bakoitzak burua marraztuko du eta gero orria tolestuko du ondorengo pertsona atal hori ikus ez dezan; geroago marrazkia eskumako pertsomnari emango zaio, besoak eta enborra marrazteko eta orria berriz tolestu beharko du; eta berdina egin beharko da hankekin eta oinekin. Amaitzeko, paper guztiak irekiko dituzte eta pertsona desberdinen irudiak ikusiko dituzte; honekin bukatzeko ikasleei galdera batzuk egin ahal zaizkie ere.

Zaintzen zaintzen

Ariketaren hasteko, lehenik euskal mitologiako munduaren sorreraren mitoa irakurriko zaie ikasleei, jarraia norbait edo zerbai zaintzen duten galdetuz eta naturaren urraketaren kontzeptuari sarrera emanez. Bigarren saioan, naturaren defentsan oso izagunak izan diren 6 emakume babestu zutenarekin lotzeko eskatuko zaie, eta jarraian mapan kokatu beharko dituzte. Azkenik, Amalur abesti entzun dezakete.

Goazen kirola egitera

Ariketa honetan, futbola adibidetzat hartuz eta Peters-en mapa erabiliz, ikasleak koloretako post-itekin talderik ezagunenak, mundiala irabazi duten selekzioak, jokalaririk famatuenak… markatu ditzakete. Geroago emakumezko futbolaririk ezagutzen dituzten galdetuko zaie eta beste kolore bateko post-itekin berdina egiteko esango zaie. Ziurrenez ez dituzte hainbeste emakume ezagutuko, beraz, bideo batzuk erakutsi ahal zaizkie. Behin hori eginda, gorputz-hezkuntzako petoak aldatzea proposatuko zaie, emakume jokalarien izenak edo argazkiak erabiliz, adibidez.

Nire familiako edo inguru hurbileko emakumeak

Ariketa hau aurrera eramateko, ikasleei haien ustez garrantzitsua den haien familiako edo inguru hurbileko emakume bat aukeratzeko eskatuko zaie, familiakoei pertsona honi buruz informazioa lortzeko laguntza eskatuz. Bigarren saioan, plastikako irakasleekin batera, aukeratutako emakumeari buruzko komiki, erretratu, marrazki bat… egingo dute, haien aukertaketaren arrazoia ere idatziz. Azkenik, ikasleek egindako lan guztiekin erakusketa bat egin daiteke.

Abestien esanahia

Ariketa honetarako, ikasleak taldeetan abesti bat eraman beharko dute klasera bere letrarekin. Gero ariketaren egunean, guztiak entzungo dira eta elkarrekin analizatuko dira: Zer esan nahi du letrak? Letraren ze zati aldatuko zenukete?… Amaitzeko, Maialen Lujanbio-ren inguruan hitzegin egingo da eta berak genero indarkeria salatzeko egindako abestia entzungo da. Ondoren, ikasleek, abesti bat sortu dezakete edo existitzen den bat aldatu, berdintasuna aldarrikatzeko.

Txokolatearen misterioa

Ariketa honetan ikasleak “Hozkailuko txokolatearen misterioa” ipuinarekin ibiliko dira, baina irakurri baino leehn, janariaren inguruko galdera batzuk egingo zaizkie. Irakurri eta gero, klasean komentatu beharko dute eta jarraian, haien familientzako menu osasungarri bat diseinatu. Azkenik, janariaren prestaketaren inguruan hitz egingo da, historikoki emakumeak izan baitira horren arduradun.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons