es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Jarduerak

Zaharrak berri

Ariketa honetan, ikasleak jolasten dauden bitartean IZOZTUTA esan beharko da eta geldi egoteko eskatuko zaie. Jarraian, lekua guztiak batera sokarekin saltoka ibiltzeko erabiliko da eta gero elkarrekin jolastea, jolasteko espazio bera izatea eta aukera berdinak izatea nolakoa izan den hausnartu beharko dute. Ondorengo egunerako abesti berriak ekarri beharko dituzte eta seguruenez “Aita-Ama” abestia aipatuko dutenez, familia eredu asko daudela azalduko zaie ikasleei eta horren inguruan hitz egindo da haiekin. Amaitzeko, elkarrekin abesti berri bat sortzeko proposatuko zaie.

Goazen kirola egitera

Ariketa honetan, futbola adibidetzat hartuz eta Peters-en mapa erabiliz, ikasleak koloretako post-itekin talderik ezagunenak, mundiala irabazi duten selekzioak, jokalaririk famatuenak… markatu ditzakete. Geroago emakumezko futbolaririk ezagutzen dituzten galdetuko zaie eta beste kolore bateko post-itekin berdina egiteko esango zaie. Ziurrenez ez dituzte hainbeste emakume ezagutuko, beraz, bideo batzuk erakutsi ahal zaizkie. Behin hori eginda, gorputz-hezkuntzako petoak aldatzea proposatuko zaie, emakume jokalarien izenak edo argazkiak erabiliz, adibidez.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons