es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Jarduerak

Gorputzak marraztuz

Ariketa honetan, ikasleak lauko taldeetan egongo dira eta taldekide bakoitza orri handi bat jasoko du, pertsona desberdinak margozteko helburuarekin. Lehenengo bakoitzak burua marraztuko du eta gero orria tolestuko du ondorengo pertsona atal hori ikus ez dezan; geroago marrazkia eskumako pertsomnari emango zaio, besoak eta enborra marrazteko eta orria berriz tolestu beharko du; eta berdina egin beharko da hankekin eta oinekin. Amaitzeko, paper guztiak irekiko dituzte eta pertsona desberdinen irudiak ikusiko dituzte; honekin bukatzeko ikasleei galdera batzuk egin ahal zaizkie ere.

Munstro arrosa

Alfonbra gainean biribilean eseri ostean, irakasleak ipuina irakurriko du eta galderak egingo ditu, denen artean irakurritakoa ulertu duten edo ez ikusteko; besarkaden dinamika batekin jarraituz.

Emozioen egunerokoa

Mimikaren bidez, ikasleak emozioak antzezten saiatuko dira, eta jarraian galdera batzuk egingo zaizkie: noiz sentitzen zarete horrela? nola lasaitzen zarete? Geroago, koadernotxo bat egin beharko dute elkarrekin, berriz ere emozioak errepresentatuz, baina irudien bidez. Nahi izatekotan, egunero klase amaieran ikasleei nola sentitu diren galdetu ahal zaie, gometxekin edo margoekin eguneroko txiki baten antzekoa sortzeko.

Berdinak

Ariketa honetan ikasleak Iguales jolasarekin arituko dira (Memory-ren antzekoak) rolak gainditzeko helburuarekin. Adinaren arabera bi eratan jokatu daiteke. Lehenik, kartak alderantziz egonik, bi hartu beharko dituzte, berdinak diren bikoteak lortzeko helburuarekin; horrela, kartak agortu arte. Bigarren forman,txikiagoentzat izango litzatekeena, irakasleak fitxa bat deskribatuko du eta umeek karta aurkitu beharko dute. Dinamika amaitzerakoan, rolen inguruko galderak egingo zaizkie umeei estereotipoak apurtzen saiatzeko.

Herriko emakume famatuen paseoa

Ekintza honen proposamena biografia labur bat idaztea izango da eta horrekin hasteko, ikasleei Malaren eta Elbira Zipitriaren bizitzak azalduko zaizkie lehenengo. Jarraian bi aukera izango dituzte: biografia hezkuntza eta berdintasunaren inguruan egitea (irakasle bati buruz, adibidez) edo herriko emakume ezagunen inguruan egitea. Bi kasuetan, egindako biografiak eskolako hormetan jartzea proposatuko da.

Nire familiako edo inguru hurbileko emakumeak

Ariketa hau aurrera eramateko, ikasleei haien ustez garrantzitsua den haien familiako edo inguru hurbileko emakume bat aukeratzeko eskatuko zaie, familiakoei pertsona honi buruz informazioa lortzeko laguntza eskatuz. Bigarren saioan, plastikako irakasleekin batera, aukeratutako emakumeari buruzko komiki, erretratu, marrazki bat… egingo dute, haien aukertaketaren arrazoia ere idatziz. Azkenik, ikasleek egindako lan guztiekin erakusketa bat egin daiteke.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons