es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Jarduerak

Munstro arrosa

Alfonbra gainean biribilean eseri ostean, irakasleak ipuina irakurriko du eta galderak egingo ditu, denen artean irakurritakoa ulertu duten edo ez ikusteko; besarkaden dinamika batekin jarraituz.

Berdinak

Ariketa honetan ikasleak Iguales jolasarekin arituko dira (Memory-ren antzekoak) rolak gainditzeko helburuarekin. Adinaren arabera bi eratan jokatu daiteke. Lehenik, kartak alderantziz egonik, bi hartu beharko dituzte, berdinak diren bikoteak lortzeko helburuarekin; horrela, kartak agortu arte. Bigarren forman,txikiagoentzat izango litzatekeena, irakasleak fitxa bat deskribatuko du eta umeek karta aurkitu beharko dute. Dinamika amaitzerakoan, rolen inguruko galderak egingo zaizkie umeei estereotipoak apurtzen saiatzeko.

Amona mantalgorri, atzo ze berri?

Ariketa honetan, ikasleak haien amonen haurtzaroa nolakoa zen imaginatu beharko dute eta horren inguruko galderak prestatu beharko dituzte. Galderak jaso ostean, amama gonbidatuak sartuko dira gelan eta umeek galderak egin beharko dizkiete. Ariketarekin amaitzeko, ikasleei saioari buruz galdetuko zaie, zer harritu eta zer gustatu zaien galdetuz.

Lan-arloko desberdintasunak

Ariketa honetan ikasleei etorkizunaz eta lanaz hitz egingo dela azalduko zaie eta jarraian erantzun beharko dituzten galdera batzuk egingo zaizkie, mutilak, neskak edo bestelakoak diren adieraziz. Gero haien erantzunen arrazoiak emateko eskatuko zaie ere. Jasotako erantzun guztiak behin arbelan idatzita egonda, taldean eztabaidatu egingo da gaiaren inguruan antzeko galderekin: zer desberdintasun dago mutilek aukeratutako lanen eta neskek aukeratutakoen artean? zergatik uste duzue ematen direla desberdintasun horiek?…

Nire familiako edo inguru hurbileko emakumeak

Ariketa hau aurrera eramateko, ikasleei haien ustez garrantzitsua den haien familiako edo inguru hurbileko emakume bat aukeratzeko eskatuko zaie, familiakoei pertsona honi buruz informazioa lortzeko laguntza eskatuz. Bigarren saioan, plastikako irakasleekin batera, aukeratutako emakumeari buruzko komiki, erretratu, marrazki bat… egingo dute, haien aukertaketaren arrazoia ere idatziz. Azkenik, ikasleek egindako lan guztiekin erakusketa bat egin daiteke.

Nik ahal dut

Ariketa honetan, ikasleak neskak eta mutilak izateagatik dituzten limitazioen inguruan hausnartuko dute. Jarraian, adin, herrialde… desberdinetako gizon-emakumeen marrazkiak emago zaizkie. Irudi bakoitza, izenburu bat izango du: “emakumea/gizona naiz eta… dezaket”, “emakumea/gizona naiz eta… nahi dut”. Ikasle bakoitza irudi batzuk aukeratu beharko ditu eta gero esaldia bete beharko du. Hau amaitutakoan, irudiak pasalekuan kokatu daitezke.

Marrazki bizidunak ikusten

Ariketa honetan ikasleei gehien gustatzen zaizkien marrazki, telesail eta youtuberrei buruz galdetuko zaie, eta gehien aipatzen direnak arbelan apuntatuko dira. Jarraian, talde txikietan banandu beharko dira eta fitxa bat bete beharko dute. Hau behin eginda, amankomunean jarriko dute guztia eta horren inguruan eztabaida bat sortuko da.

© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons