Skip to main content
Aktibitate

Go!

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: 60 minutu
Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria

Azalpena

Ezberdintasunik atzematen al diozue bakarrik edo taldean jolasteari? Zein? Taldean jolasten badugu, nolako eragina izan dezakete partaide bakoitzaren ekintzek taldeko besteengan? Zein neurrian eragin diezaieke? Eta ekintza handiagoetan parte hartzen badugu? Ez duzue uste eragin dezakegula eta lortu ditzakegula emaitza hobeak?

 

Ikasleei ilaran jartzeko eskatuko zaie eta bakoitzak aurreko ikaskideari sorbaldatik edo gerritik helduko dio. Irakasleak zer egin behar duten esango die. Mugimendu guztiak beste ikaskideengandik aldendu gabe egin beharko dituzte. Adibidez: Walk, Run, Stop, Walk quickly, Jump, Sit down, Stand up...

 

Jokoa amaitutakoan, gertatu denari buruz hitz egingo dute honelako galderak eginez: Zaila izan da jokoa? Zer da errazagoa, ariketak bakarrik egitea edo taldeka egitea? Zer da dibertigarriagoa? Zuen mugimenduek, ekintzek besteenak mugatzen dituzte. Hori noiz gertatzen dela konturatu zarete? Gure ekintzak garrantzitsuak dira, beste pertsonengan eragina baitute eta errealitatea alda baitezakete. Hori kontuan hartu eta ekintzan guztiok parte hartzen badugu, emaitza handiagoak eta hobeak lortuko ditugu. Parte hartzea garrantzitsua da!

Jarduera hau egiten den hezkuntza mailaren eta irakaslearen irizpidearen arabera, bukaerako elkarrizketa egokiena iruditzen den hizkuntzan egin daiteke.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun zientifikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Ingelesa
Partekatu