Skip to main content

Gaztesarea

Nerabeak eta gazteak urtero eta pertsonalki elkartzen dituen sarea Alboanekin lan egiten duten taldeekin euren esperientziak partekatzeko eta elkarrekin ekintzak antolatzeko.

Zer egiten dugu Gaztesarean

Heziketa ez formalean nerabeekin eta gazteekin egiten den lanari laguntzen diogu, hasi denbora libre hezitzailearen arlotik eta gazteentzako udal-zerbitzuetara arte, unibertsitateetatik edo ikastetxeetako heziketa ez formaleko guneetatik igarota.

Gazteen arteko topaketak bultzatzen ditugu, Alboanekin lan egiten duten taldeen arteko topaketen bidez. Gaztesarea da talde horiek guztiak batzen dituen sarea eta urtero bilera presentzial bat egiten du esperientziak trukatzeko eta ekintzak elkarrekin antolatzeko.

Talde bateko kidea bazara, prestakuntzarako ibilbideak, tresnak eta mobilizaziorako proposamenak eskaintzen dizkizugu genero-berdintasuna, migrazioak, ekologia, GJH eta beste zenbait gairi buruz. Hori guztia metodologia aktiboekin, gazteen protagonismoa sustatzeko partaidetzarako gaitasunak garatzearen bidez eta gizarte-aldaketarekin eta justiziarekin konprometitutako hiritartasun globala erabiltzea sustatuz.