Aktibitate
Zer hots egiten du euriak?
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutu
Azalpena
Euri makil bat eginez, Hegoamerikatik datorren musika tresna, beste kulturetako tresna-dibertsitateari erreparatuko diogu, berdintasunaren balioa lantzeko aukera izanda. Pertsona bakoitzak bere gustuak ditu, beraz makil bakoitzaren apainketa ezberdina izango da, hala ere, ikasleek kasu guztietan fabrikazioa berdina izan dela ikus dezakete, modu ezberdinenan apaindutak badaude ere. Hau ere pertsonekin gertatzen da, ezberdinak kanpotik baina barnetik, guztioi ongi trata gaitzaten eta maita gaitzaten gustatzen zaigu,.
Gaitasunak
- 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 2 - Egiten eta ekiten ikasi
Beharrezko materiala
Kartoizko tutu txikiak (sukaldeko paper-bilkariaren barrukoa, komuneko paperarena), txintxetak edo iltze txikiak, zeloa, arroz aleak, margoak edo errotuladoreak.
Deskargatzeko materiala
4.1 fitxa.pdf