es eu en

Materialak bilatu

Bilaketa aurreratua

Heziketa baliabideak

Konta ezazu ondo

Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. Batxilergoa. Nola erabili material hauek

02 batxilergoa nola erabili

Aurkeztutako materialak bi eratara erabili ahal izango dira. Lehenengo eta behin, ariketak soltean egin ahal izango dira, unean-unean, eta, horretarako, ikasgaiaren garapenari begira irakaslearen ustez interesgarrienak edo beharrezkoak direnak erabiliko dira. Ariketa guztiak horrelaxe erabili ahal izateko diseinatu dira, nahiz eta, batzuetan, zertxobait egokitu edo aldatu
beharko diren. Horrez gain, aurreko ariketaren bat ere irakurri beharko da unean-unean, ariketa bera testuinguruan jarri ahal izateko.

Bigarrenik, ariketak proiektu moduan ere erabili ahal izango dira. Material hauetan lortutako aurrerakuntza metodologikoa izan da, hain zuzen ere. Etapa guztietako ariketen multzo bakoitza astebete inguruko iraupena daukan proiektu moduan diseinatu da, eta azken produktua hasiera-hasieratik dago zehaztuta. Proiektua bera errazago garatzeko, hezkuntzako etapetako multzo bakoitzean proiektu orokorra laburtzen duen hasierako fitxa egongo da, eta honakoa azalduko da bertan: helburua, lortu beharreko azken produktua eta erabilerarako zenbait gomendio.

Proposamen didaktikoa

Nola erabili material hauek

Nola erabili material hauek (pdf, 2.6 MB)
© 2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Teléfono: 944 151 135 CC Licencia de Creative Commons