Skip to main content

Gizarte- eta ingurumen justiziarako hezkuntza

Justicizia ekosoziala

Ikasturte berri honetarako, adin desberdinetako ikasleei bideratutako hezkuntza baliabide batzuk eskaintzen ditugu gizarte- eta ingurumen-justiziarekin zerikusia duten alderdiak ikasgelan landu ahal izateko.

 

Ez gara jaitsiko!

Ez gara jaitsiko

Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetarako proposamena dugu. Bertan, Katxiporretak eta Alboan-ek bat egiten dugu Amazonia gara kanpaina 4 eta 8 urte bitarteko haurrei hurbiltzeko. Helburua da haurrak beren ingurunea zaintzera animatzea eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzea.

Proposamena honako materialek osatzen dute: "Ez gara jaitsiko!" Album ilustratua eta CDa (liburu-dendetan eta erreprodukzio-zerrenda honetan eskuragarri) eta ingurumen-hezkuntzako irakasle eta espezialista talde batekin diseinatutako fitxa didaktikoak. Ikasturtean zehar, espazio komunera gehituko ditugu ipuin animatua eta “Amazonia” abestiaren bideoklipa. Materiala euskaraz dago eskuragarri.

 

“Naturaren defendatzaileak” erakusketa

Emakume Defendatzaileak

Amazonia gara webgunean Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko beharrari buruzko erakusketa bat aurkituko duzu. Erakusketa photocall batek eta 14 roll up-ek osatzen dute, eta bakoitzak irudi bat du, QR kode baten bidez testigantza-bideo batekin eta material osagarriarekin lotuta.

Erakusketa maileguan erabil dezakezu esteka honetan eskaera eginez edo Edukalboan taldeari educacion@alboan.org helbidera idatziz. Erakusketa euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri.

 

Change Environment

Change environment

Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (JRS EU) batera garatzen ari garen europar proiektua dugu, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Proiektuak ingurumen-kausek populazio kalteberenetan eta egokitzeko gaitasun txikiagoa dutenetan duten eraginari heltzen dio, askotan euren buruak emigratzera behartuta ikusten duten populazioei hain zuzen. Proposamen pedagogikoek taldean lan egiten jartzen dituzte ikasleak ikaskuntza kooperatiboko jardueretan, eta horietan pentsamendu kritikoko, enpatiako eta partaidetzako gaitasunak baliatu beharko dituzte.

Proiektuak ikastetxeen eta ikasleen eskura jartzen ditu ikertzaileekin, errefuxiatuekin, migratzaileekin eta munduko beste herrialde eta eskualde batzuetako ikasleekin harreman zuzena izateko aukerak, eta klima-aldaketa arintzeko eta gizarte inklusiboagoetarantz aurrera egiteko proposamenak egiten ditu.

Material pedagogikoa 4 etapatan egituratzen da. Etapa bakoitzak bi fitxa didaktiko ditu, eta fitxa bakoitza ordu akademiko batean osatzeko diseinatuta dago. Material guztia hemen topatuko duzue. Materiala euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz dago.

 

Goiko material berri horiekin batera, eskuragarri daude oso egungoak ditugun beste material batzuk. Uraren gaia ardatz hartuta, Tanta Samantha ipuin-jolasa dugu, 4 urtetik gorako haurrentzat. Ipuin bat eta antzara estiloko jolas dibertigarri bat ditu. Gainera, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainari lotutako material guztiak dituzu eskura: gida didaktikoak, hezkuntza-fitxak, posterrak, jolasak, erakusketa fisikoak

Material horien guztien bidez, gure bizimoduei, kontsumo-ereduei, garapen-ereduari eta milioika pertsonak bizi duten bazterkeria-egoerarekiko loturei buruzko hausnarketa kritikoa garatu ahal izango duzu ikasgelan.

Proposamenetako edozeini buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Edukalboaneko talde teknikoarekin (educacion@alboan.org).

Partekatu